XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txomin Garmendia ezkondu da BAT
Txomin ezkondu dela
da gure notizi
nunbait beti mutilzahar
etzuen nahi bizi
lagunak goratzea
ez al du merezi
zorion beroenak bieri lehenbizi.

BI
Sasoiaz aprobetxa
al duen hainbeste
Tontola tonto denik
ez zazute uste
aldaketa ederra
moldatu du laste
atzo mutil zahar eta
orain gizon gazte
.

HIRU
Mingain luzedun batek
honela esan du
Txomin jaunak bigarren
istripua izan du
lehengoan mankuluak
zitun berengandu
ta oraingoan bastoi
ederra eman du.

LAU
Maitasunaren lazo
hortatik katigu
ezkonduta Erromara
joanak zaizkigu
bera kazetari ta
andrea testigu
Vatikanoko berri
ekarriko digu.